Dolua eta Galerak
Sarrera
Eskolako munduan, Haur Hezkuntzan batez ere, ondo dakigu zer den ATXIKIMENDUA lan egitea eta “harreraren prozesu”ei buruzko programak eta protokoloak egiten ditugu. Ez daukagu ohitura hain handia “desatxikimendua” lantzeko: emozioen prozesu honetan arrazoi desberdinengatik atxikimenduko harremanarekin ezin da jarraitu eta aurreko harremana gabe bizi izan behar dugu eta harreman berriak hartzeko gure burua prestatu behar dugu.
Gizakiaren amaiera eta aldaketa jarraia ulertuta, harreman guztia azkenik apurtuta amaitzen da, bai harremanak bere funtzioa bete duelako eta desagertu egiten delako, bai heriotzak gizaki maitea kentzen digulako edo gu geu hiltzen garelako. Bizitzak bi alde hauek ditu, eta tristurarekin bizi izaten ikasi eta irakatsi behar dugu, baita era ez patologiko batez doluaren prozesuak garatzen ere.
Bihotzeko gizakiaren heriotzarengatiko banantze ankerra dolu mingarriena da, eta hori gure bizitzetan eta gure ikasleen bizitzetan errealitate bat da. Baina badaude gure ikasleek bizi izaten dituzten beste dolu prozesu batzuk ere, emozioen bizitzan eragina dutenak eta maiz bizitza akademikoa tartekatzen dutenak, eta helduok lagundu behar ditugunak eta afektuen hezkuntzarako aprobetxatu behar ditugunak, ikasleen haziera pertsonalari laguntzeko. Gurasoen dibortzioarengatiko doluari, etorkinen egoeretan sortzen den doluari (Ulises-en Sindromea), maskota baten galerarengatikoari buruz ari naiz, baita anai-nebaarrebatxo berri bat etorrita etxekoen artean leku nabarmena galtzeagatik ere. Horrela, Doluarekiko lana Norberaren Autonomiarako eta Ekimenerako gaitasunaren bidez
LOE Hezkuntzarako Ordenazioko Legeak garatutako Emozioen Hezkuntzaren kontzeptuaren barruan kokatzen dugu.