Eskola oso gune berezia da. Eskola etxea da, baina hiriaren erdigunea ere bada. Eskola neska eta mutilen topalekua da. Orain bakegune izatea nahi dugu.

Eskolan hasten gara hiritar izaten. Hiritar izaten ikasten dugu bertan. Mutil eta neska desberdinek elkar bizitzen ikasten dute eta eskola bakegune suertatzen da orduan. Elkarbizitza baino ez da bakea: desberdinen arteko elkarkidetza. Eskola, beraz, bakegunea da.

Bakegunea eraiki nahi izan dugu. Benetakoa eta birtuala. Gune honetan, elkarrekin bizitzeko behar ditugun baloreak eta dohainak nabarmenduko ditugu. Tolerantzia, hiritartasuna, enpatia, bakea, libertatea, begirunea eta antzeko bertute hiritarraz arituko da bakegune hau.

Ez gara mundua eta mundutarrak era bakarrean ikuskatzearen aldeko. Maite dugu diferentzia eta hargatik egingo diegu leku jatorri desberdineko ekarpenei. Bakegune honen kudeaketan, esku ezberdinek hartuko dute parte eta aurrez nahi ditugu eskertu.

Pakearen aldeko ekimen hau bizia eta dinamikoa izatea nahi genuke. Desberdinen arteko topagune eta elkarkidetzaren plaza. Euskaldunok mota askotarikoak gara eta gogamen diferenteak ditugu, baina guztiok asmatu behar dugu gizabidearen baloreak landu eta ereiten.

Ongietorriak, Eskola-bakegune honetara! Ongietorriak, bakegintzaren baratzera!