Auzokide berriak 11 eta 14 urte bitarteko nerabeen artean xenofobia eta arrazakeria saihesteko heziketa-proposamena da.

Ekimen honen euskarri nagusia komiki bat da. Komikiaren orrialdeetan, neskek eta mutilek pertsonaia eta istorio desberdinak aurkituko dituzte, eta horiek guztiek hiritartasunaren balioei, migrazio-prozesuei eta kulturarteko bizikidetzari buruzko gogoeta egiteko gonbita egingo diete.

 

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak bultzatzen dute, eta heziketa-materialak EDEXek prestatu ditu.