Ikasketa Kooperatiboa

Ikasketa kooperatiboa ezinbesteko baliabidea da ikasleen aniztasunari erantzuteko, ikuspuntu inklusibo batetik eta zentzu zabal batean, hau da, inor ez baztertzea edo sailkatzea, bere gaitasunaren edo errendimenduaren arabera.
 
Pere Pujolàsen arabera, honako hauek dira ikasketa kooperatiboarekin lotutako gakoak:

  • Ikastetxe eta ikasgela inklusiboak beharrezkoak dira bereizkeriarik gabeko gizarte bat sortzeko.
  • Talde baten heterogeneotasuna baztertu edo txikitu ordez, kudeatzen jakin behar da.
  • Ikasketa kooperatiboa erabiltzeko, ikasgela bateko ikasketa-egitura aldatu behar da.
  • Taldearen kohesioa beharrezko baldintza izan arren, ez da ikasgelaren barruan talde kooperatiboak lantzeko nahikoa.
  • Egitura kooperatiboek talde bateko ikasleen arteko interakzioa bermatzen dute.
  • Gainera, ikasketa kooperatiboa irakatsi beharreko edukia da.
  • Ikasketa kooperatiboak oinarrizko zenbait gaitasunen garapena errazten eta indartzen du.
  • Talde baten kooperatibitate-maila kideek elkarrekin lan egiten ematen duten denboraren eta taldeko lanaren kalitatearen araberakoa da.
  • Ikasketa kooperatiboa dialogoaren, bizikidetzaren eta solidaritatearen alde hezteko modu bat da.

9. GAKOAK: IKASKETA KOOPERATIBOA Pere Pujolas, Graó, 2008