Ikasketa eta zerbitzu solidarioa

«Ikasketa eta zerbitzu solidarioa (aurreratzean I+ZS) ikaskuntza-prozesuak eta komunitateari laguntzeko zerbitzuak proiektu bakarrean biltzen dituen hezkuntza-proposamena da. Egitasmoa behar bezala egituratuta dago: partaideek ikasi egiten dute, inguruaren benetako beharrak lantzen dituzten eta ingurua hobetzen duten bitartean»[1]

Ez da metodologia berria, eta oso lotuta dago, alde batetik, esperientzian oinarritutako ikasketa-metodologia aktiboekin (proiektu-metodoak, praktikak, landa-lana) eta, bestetik, komunitateari laguntzeko jarrerarekin.

Proposamenaren berritasuna bi elementuen konbinazioa da. IKASKETAREN eta ZERBITZUAREN arteko loturak bien arteko feedbacka sortzen du:

  • Zerbitzua ikasketari zentzua ematen dio eta erabilgarri bihurtzen du. Gainera, didaktikako, curriculumeko eta antolakuntzako bestelako elementuak ematen ditu.
  • Ikasketa zerbitzuaren kalitatea handitzen du, sakonagoa eginez: zer egiten den eta zergatik hausnartzen laguntzen du.

Horregatik, emaiyza bi osagairen batura baino gehiago da: produktu berri bat.

 

(1) Centre Promotor d’Aprenentatge Servei: