Hezkuntza Emozionala

Garapen emozionala garapen kognitiboaren funtsezko osagai gisa bultzatu nahi duen heziketa-prozesu etengabe eta iraunkorra. Garapen emozionala eta garapen kognitiboa pertsonalitatea garatzeko oinarrizko elementuak dira.  Ikasleei ezagutza eta gaitasun emozionalak irakastea, bizitza pertsonalari eta bizitza profesionalari arrakastaz aurre egin diezaieten eta beren ongizate-maila handiagoa izan dadin, bai osasunaren aldetik, bai bizikidetzaren aldetik.

HEZKUNTZA EMOZIONALEAN ESKU HARTZEKO ESTRATEGIAK

Batzuetan programa bat ezartzea zaila izaten da, ikastetxearen ezaugarriengatik, irakasleek hezkuntza emozionalean duten prestakuntzagatik, beharrezko irakaslerik ez egoteagatik, inguru sozialaren ezaugarriengatik, eta abarrengatik. Horrenbestez, batzuetan gutxika egin behar da azken helburua lortu arte, hau da, programa-eredua ezarri arte. Ondoren, hezkuntza emozionala praktikan jartzeko zenbait modu ikus daitezke (estrategiak eta prozedurak):

  • Aukeraren orientazioa: irakasleek aukerak aprobetxatzen dituzte, hezkuntza emozionalarekin lotutako ezagutzak irakasteko.
  • Programa paraleloak: eskolaz kanpoko ordutegia erabiltzen da, boluntarioki.
  • Hautazko ikasgaiak: hezkuntza emozionalari buruzko ikasgaiak eskaintzen dira.
  • Tutore-ekintza: ikastetxeetako orientazio-sailek eta tutoreek tutore-ekintzako plana sortuko dute, hezkuntza emozionala dinamizatzeko tresna moduan.