Gatazkan hezi
Gatazka edozer talde sozialen eta gizakien hazkuntza eta garapen prozesuaren ezinbesteko zati da. Ikastetxeentzako erronka gatazkak modu hezitzaileak «tratatzea» da, ikasleek modu eraikitzailean konpontzen ikas dezaten. Dena dela, jakin behar da gatazka ez dela diziplina ezaren sinonimoa. Askotan, gatazkak bideratuz eta konpontzeko pausoak emanez haiei aurre egiteak aldeak aberasten ditu eta pertsonalki garatzea eta heltzea lortzen da. Horregatik, ikastetxeetan sortzen diren gatazkei indarkeriarik gabe aurre egitea baliabide hezitzaile garrantzitsua da, besteak beste, bestearen lekuan jartzeko gaitasuna (gaitasun enpatikoa) ahalbidetzen duelako. Bizitzan behin eta berriz agertuko zaizkigun gatazkak konpontzeko eta pertsona moduan hazteko, gatazkak bizi eta sentitu behar ditugu eta gatazkei aurre egin behar diegu.