Gatazkaren inguruan eta gatazkarako heztea


Eskola, institutua, hezkuntza-testuingurua oro har,  izaten da ikasteko eta sozializatzeko marko orokorra gure eremu soziokulturaleko ume eta gazteentzat. Gure hezkuntza aukera nagusia eskola inklusiboa da, gu guztiok barne hartzen gaituena. Pertenentzia marko nagusi honek aukera anitzak eskaintzen dizkigu: konpartitzeko, ikasteko, harremanak izateko eta, finean,  nork, bere nortasun eta beharrizanen arabera, identitatea eraikitzeko aukerak.Beraz, eskola inklusiboa pertsona ezberdinen arteko herremanen marko orokor bat da. Eta eremu horretan, interes, jarrera, hautaera … ezberdinak azaltzen diren neurrian, gatazka agertzen da.

Gatazka, beraz, giza-harremanen osagai propioa da. Eta, horrexegatik, eskolan zein eskolatik kanpo, gatazkak modu kolaboratiboan ebazten ikastea oinarrizkoa da.   Eskolaren markoan gatazka agertzen denean, aurre egin behar zaio ahalik eta arinen eta komentzimendu batetik abiatuta: aurrez-aurre agertzen diren jarrerak eta beharrizanak aztertuz eta irtenbide erreparatzaile eta justuak proposatuz eta adostuz, gatazka giza-harremanak hobetzeko aukera ezin hobea dugu.

Liskarra era eraikitzailean konpontzeak abantaila nabarmenak ditu: batetik, aurrez-aurre dauden pertsonak gusturago sentituko dira; bestetik, eta geroari begira, ikasleek gaitasun eta estrategia zehatza handiagoak izango dituzte etorkizunean plantea dakizkiekeen gatazkak ebazteko.