Kulturartekotasuna

Hezkuntza-ikuspegiak bere baitan kulturartekotasunaren aldagaia aintzat hartuko badu, errespetatu eta balioetsi egin behar du kultura-aniztasuna, eta adierazi dugun planteamendu orokor horrek bi helburu hauek izan behar ditu:

Egungo trukeak indartzea, kulturen arteko elkarrizketaren bidez kultura guztiak aberastu daitezen.  Kulturarteko hezkuntza ez da bukatzen besteen kultura zabaldu eta horrekiko begirunea erakustearekin; aitzitik, kultura ezberdina duen pertsona hori aitortu eta harrera eman behar zaio. Lehen gauza, eta funtsezkoa, BESTEA da, ez bere kultura.

Aukera-berdintasuna sustatzea, eta kultura-talde guztiei (gehiengo zein gutxiengo direnei) ematea konpetenteak izateko eta gizarte konplexu eta askotarikoan txertatzeko behar dituzten baliabideak.

Kulturarteko ekintza integratu batek dio soilik hezkuntzari eragin behar, baita politikari, ekonomiari eta kulturari ere; gainera, ekintza horrek aldaketak eragin behar ditu gizarte hartzailean.
Hala, bada, oso garrantzitsutzat jotzen da erakundeen arteko lankidetza.

Ikasle etorkinentzako hezkuntza-arretarako plana, eskola-eredu inklusibo eta kulturartekoaren barruan 2012 -2015

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako Saila. Eusko Jaurlaritza.